Duela 40 urte eraildakoak omentzeko zita, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 02:00

Duela 40 urte, «amnistiaren aldeko aldarriak Euskal He­rriko bazter guztiak bete zitu­en, euskal herritarrek borroka politikoaren ondorioz es­pe­­txean zeuden euskal presoak kalean asko nahi zituztelako», azaldu du Euskal Udabe­rria Kalera ekimenak. Eta horren aurrean, «boteredunen erantzuna kupidagabea izan zen eta Euskal Herriko kaleak odolez busti ziren», sakondu dute. 
Horregatik, bertan eraildako euskal herritarrei omenaldia egingo dio ekimenak be­rak, ostiralean. 20:00etan abi­a­­tuko da manifestazioa Pla­zatik, eta ondoren, bukaeran, omenalditxoa egingo dute Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!