Erraustegiaren kontrako kontzentrazioekin bat, hernaniarrak ere

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 02:00

Erraustegirik ez! Ez gure izenean lelopean, hernaniarrek bat egin zuten herenegun Erraustegiaren Kontrako Mugimenduak herri guztietan deitutako mobilizazioekin. Horrez gain, gaur egingo dute deialdi orokorra Lasarte-Orian, erraustegia eraikitzen hasiko diren eta inaugurazio ofiziala egingo duten egunean; orduan, goizean elkartuko dira Merkabugatin, erraustegia izango denaren sarreran. Bukatzeko, azkeneko zita garrantzitsua hilaren 27an izango da, Zubietan, Erraustegiaren Aurkako Egunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!