Elias Querejeta Zine-Eskola sortu dute

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 02:00

Aurreko astean aurkeztu zu­en Foru Aldundiak Elias Que­re­jeta Zine-Eskola berria izango de­na: «goi mailako prestakun­tza eskainiko duen eskola bat izango dugu, aukera eman­go duena sorkuntza, prestakun­tza eta ondare eremuen arteko harremanak indartzeko, eta sektoreari eta sortzaileei fun­tsezko bultzada emateko». azaldu zuen Denis Itxaso Kul­turako diputatuak.
Aurkezpenean, Carlos Mu­guiro ere izan zen, Zine Esko­lako zuzendaria izango dena.
Bertan iragarri zuten, baita ere, eraikitze-lanak bi aste ba­rru hasiko dira, eta 227.815 eu­ro­ko aurrekontua izango du. Ur­­te amaierarako bukatuta ego­tea espero dute, eta ekainean irekiko dute izenematea.
Bukatzeko, izena jartzearekin esker ona adierazi nahi izan diote Elias Querejeta hernaniar ekoizleari: «Que­rejeta zi­ne europearreko produktore na­gusiena izan zen XX. mendeko azkeneko herenean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!