Aurrekontu partehartzaileetatik kanpo, baita ere, PSE-EE taldea

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 02:00

Aurreko astean EAJk uko egin ondoren, PSE-EEk jakina­razi du bere ordezkariek ere, ez dutela parte hartuko aurre­kontu partehartzaileen proze­su­an: «EH Bilduren erantzu­naren zain geunden, jakin nahi genuen zer-nolako jarre­ra hartuko zuen aurreko urte­an bezala, herritarren propo­sa­menen artean baldin baze­goen zabor bilketaren inguru­ko kontsulta bat egitea; ho­rren arabera erabakiko ge­nuen aurrekontu partehar­tzaile­e­tan jarraituko genuen ala bir­planteatuko genuen», azaldu du Ricardo Crespo bozera­maileak.
Erantzuna komunika­bide­en eskutik jaso dute, jakina­razpen ofizialik jaso gabe, eta «ilu­sioa galduta» daudela onar­­tu dute. 
Izan ere, aurreko urtean gertatutakoaren harira, alder­di sozialistak eskaera luzatu zion EH Bilduri: «propo­same­nak ja­kin aurretik gaino­ntzeko al­der­diei argitu zie­zaien zein izango zen har­tuko zuen ja­rrera: boz­katzeko auke­ra eman­­­go luke­ten edo politi­koki betatua izan­go litzatekeen». 

«PSE-EEk itxurakeri partehartzailea utzi egingo du»
Beren ustez, «EH Bilduk, beste behin, gutxietsi egin dituelako kontsultaren alde sinatu zu­ten 6.000 hernaniarrak eta ho­ri defendatzen dugun al­derdi po­litikoak».
Hortaz, horregatik guztia­gatik, «PSE-EEk itxurakeri par­te­hartzailea utzi egingo du».
Eta salatzen dute: «Her­na­niko EH Bilduk ez du he­rri­ta­rren parte-hartzearen al­de egi­ten, beraien marra go­rri­ak pa­satzen badira».

«Bakarrik geratzen ari gara»
Horrez gain, PSE-EEk dio ez duela ulertzen EH Bilduren jarrera itxia: «ikusten ari gara nola Gipuzkoako beste udale­rriak ari diren birplanteatzen Bilduk inposatutako sistema». Horietan, «birziklatze tasak atez atekoaren oso antzekoak izanda». Argi diote: »bakarrik gera­tzen ari gara». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!