Ostiral honetan jarri dute zita, laugarrenez, Astigarragako Herri Eskolako eta musika eskolako guraso eta irakasleek, Bapo Kantari kantu afarirako. Petritegin afalduko dute, 20:00etatik aurrera, eta txartelak salgai daude sagardotegian bertan: 943 457 188 edo 943 472 208.