Bihar eguerdiko 13:00ean bilduko da Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Batzordea, udaletexean. Guztira, zazpi puntu landuko dituzte bertan; besteak beste, Ergobia ibilbideari dagozkion hainbat gai aztertuko dituzte, alokairu sozialeko 6 etxebizitzen zozketa oinarriak landuko dira, eta hondakinak biltzeko ordenantzari aurkeztutako alegazioei erantzuna emango zaie.