Segidako bigarren garaipena, azken txanpan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 02:00

Azken jardunaldietan altxa du burua Mundarrok, eta mai­lari eusteko behar zi­re­nak baino puntu gehiago lor­tu ditu.
Puntu bakarrarekin etxe­ratzea nahikoa bazuen ere, asteburuan Behobiari 0 eta 2 irabazi dio, eta bedera­tzi­ga­rren posturaino igo da. Azken jardunaldian, datorren aste­bu­ruan, Roteta izango du aur­kari, eta irabaziz gero, zazpigarren postuan bukatu dezake liga.

Partidu osoan, nagusi
Hiru puntuak etxeratzeko as­moz atera ziren zelaira Mun­da­rroko jokalariak, eta par­tidu osoa kontrolatu zu­ten, goi­tik behera. 
Hasieran, ira­bazteko gri­nak bultzatuta, akats batzuk egin zituzten, baina aurre­neko gola lortuta, lasaitu, eta nagusi izan ziren. Etxekoak, berriz, urduritu egin ziren, eta Mundarroren bigarren gola haiek sartu zuten, beren atean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!