Astigarragako edadetuei omenaldia, igandean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 02:00

Herriko beteranoenak pro­ta­gonista izango dira igande ho­netan, Gure Izarra el­kar­te­ak eta Udalak omenaldia egin­go baitie, 80 urtetik go­rako astigartarrei, haien es­pe­rientzia eta jakinduriari merezitako aitortza egiteko.
Goizeko 09:30etan zabal­duko da herrian festa giroa, Txirriskla taldeko txistu­la­ri­en dianarekin, eta 11:30etan txa­rangak hartuko die erre­le­boa. Gero, 11:45etan meza izan­go da Txomiñenea pe­lo­ta­lekuan, eta Aiztondo abe­s­ba­tzak eta Astigar dantza tal­deko dantzariek ema­nal­dia prestatu dute, on­do­re­ne­ra­ko. Gure Izarran jarraituko du festak gero; 14:30etan baz­­karia egingo da, eta on­do­ren, opari banaketa eta Al­be­rro anaien soinua izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!