Hemen dira Goizuetako festa orientalenak! Datorren asteburuan ospatuko dituzte, hutsik egin gabe, Txinoko Fiestak, bi eguneko egitarauarekin.
Ostiralean berotuko dituzte motorrak, urtero bezala, bertsotan eta musean. Zubiondo tabernan jarri dute zita, 20:00etan, Julio Soto Nafarroako txapeldunaren, Aitor Mendiluzeren eta Xabier Legarreta aranoarraren bertsoez gozatzeko. Eta segidan, mus txapelketa jokatuko dute bertan.
Sokatira lehia, ederra
Baina larunbata izanen da egun haundia, eta aurten, nobedade bezala, sokatira lehia polita izanen da: Txino auzoa, Goizuetako herriaren kontra. Zeinek irabaziko ote?
TXINOKO FIESTAK 2017
MAIATZAK 5, ostirala
Zubiondo tabernan
20:00, Bertsolariak: Julio Soto, Aitor Mendiluze eta Xabier Legarreta.
22:00, Mus txapelketa.
MAIATZAK 6, larunbata
11:00, Haurren Krosa.
Ondoren, Txupinazoa, dragoiaren irteera, eta trikitilariak auzoa alaitzen.
Segidan, Sokatira: Txino auzoa, Goizuetako herriaren kontra.
14:30, Bazkaria, goiko frontoian.
18:00, Break dance ikuskizuna.
Ondoren, Trikitilariak.
Gauean, musika bajeran.