Gaur bilduko da Udaleko Hirigintza eta Ingurumena batzordea, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko 1go bilera gelan. Zazpi puntu landuko dituzte, besteak beste: hainbat lizentzia eskaera; Karabel areako urbanizazio-proiektuaren aurreneko fasea; Akarregin kotxeen konponketarako jarduera-baimena eskera bat; eta hainbat berri-emate. Galdera eta erreguetarako tartea ere izango da.