Beste urte batez, Eurocité edo Eurohiria proiektuan hartu dute parte Hernani BHIko DBH4ko frantseseko ikasleek. Aurten, Azpeitiako eta Angeluko ikasleak izan dituzte bidelagun. «Bidaia paregabea izan da frantsesa praktikan jartzeko, naturarekin lotutako gaiak lantzeko eta jende berria ezagutzeko», onartu dute ikasle hernaniarrek.
Hendaia, Angelu eta Baiona bisitatzeko aukera izan zuten.
Bi egun, elkarbizitzan
Institututik azaldu dutenez, martxoaren 16an hasi zuten bidaia, Hernanitik atera ziren goizean goiz, eta Jaizkibelera abiatu ziren. Bertan zain zeuzkatzen Azpeitiako eta Angeluko beste ikasleak; mendia igo, eta puntan, hainbat jolas egin zituzten, elkar ezagutzeko helburuarekin. Horrez gain, korridore ekologikoen gaia landu zuten bertan.
Hendaiara abiatu ziren gero, Bella-vista aterpean instalatu, eta herria ezagutzeari ekin zioten arratsaldean. Han ere, korridore ekologikoen gaiarekin jarraitu zuten.
Gauean, ikasle hernaniarrek prestatutako beste jolas batzuk egin zituzten.
Bigarren egunean, Angeluko eskola eta baita Baionakoa ere, ezagutu zituzten. Baiona bera ikusteko aukera ere izan zuten. Eta hori guztia ikusita, etxera joan ziren.