Eternal Running lasterketa ospetsua izango da asteburu honetan Hernanin, eta atletismoko pista izango da kokaleku nagusia. Hori dela eta, Udaleko kirol arlotik jakinarazi dute bihartik igandera bitarte itxita egongo dela eta ezin izango dela erabili.