Baserritarren eguna gerturatu ahala, festa nagusituko da Zamalbide-Bentak auzoan: larunbata, haur eta gazteen eguna izango da; igandea, erretiratuen eguna; eta astelehena, baserritarrena.
Azken hau ospatuko da Astigarragako Foru Plazan ere, txistularien topaketa eta guzti.
Zamalbide-Bentaken, hasi
Aurreneko festa zantzuak Zamalbide-Bentaken nabarituko dira. Larunbata haur eta gazteen eguna izango da; 10:00etatik aurrera izango dira txupinazoa, jolas eta puzgarriak, haur bazkaria eta afari herrikoia... Igandea, bestalde, erretiratuen eguna izango da.
San Isidro, astelehenean
Baserritarren eguna, berriz, Zamalbide-Bentaken eta Astigarragan ospatuko da.