Amaia Zabalegiren kartela, 2017ko San Joanen irudia

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 9a, 02:00

Aurtengo San Joan Jaien an­to­laketa aurrera dijoa, eta dagoeneko aukeratu da kartelaren irudia. Amaia Zabalegi Oyarbidek egina da, eta herritarren botoei esker lortu du lehiaketako irabazlea izatea.

775 boto, denera
Apirilaren 26tik pasa den ma­ia­tzaren 4ra arte herritarren botoak jaso ondoren erabaki da Zabalegiren lana izango dela aurtengo jaien irudia, Jai Batzordeak aukeran jarri zitu­en lau proposamenen artean. 
Bi aste hauetan zehar, 775 herritarrek eman dute botoa, horietatik 334ek aukeratu du­te, irabazlearena. 
Botoa emateko jarritako bideetatik, %87ak online bozkatu zuen, eta %13ak, gainerakoak, Biterin eman zuen bo­toa, papertxoen bidez.

Bederatzi kartel, hasieran
Kartel lehiaketaren irabazlea herritarren esku uzten den aurreneko aldia da. Aurreneko fasean, bederatzi kartel aurkeztu ziren, eta horietatik, lau aukeratu zituen Jai Batzor­deak, herritarrek bozkatu ze­za­­ten. Lau horietan artean izan da aukeratua, beraz, Ama­ia Zabalegi Oyarbide hernaniarraren lana. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!