Sagardoaren sekretuak igandean, Iparragirren

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 9a, 02:00

Sagarrondoen lorealdia os­pa­tzeko, Sagardoaren Lurral­de­aren Sagastiak Loretan programaren barruan, jardunaldi berezia antolatu du Iparra­girre sa­gar­dotegiak iganderako. 
Goizeko 11:30etatik aurrera, sagarraren eta sagardoaren sekretuen bueltan arituko di­ra. Horretarako, hainbat ekin­­tza egingo dituzte: hasteko, Jakoba Errekondoren es­ku­­tik bisita gidatua egingo dute mimoz zaindutako sa­gas­tietatik; ondoren, Iparra­girre sagardotegiaren historia kontatuko du Aran­tza Eguz­kitzak; eta bukatzeko, sagardotegian egingo dute bazkaria, menu tradizionalarekin.
Hain zuzen, aukera bikaina izango da sagardoaz gozatu ahal izateko zuhaitzetatik frui­turaino dagoen lanaz go­za­tzeko.

Erreserbak, aurretik
Iganderako planarekin bat egin nahi dutenek, aurretik ize­na eman behar dutela azal­­du du sagardotegiak: info@iparragirre.com edo 943 33 73 70. Prezioa: helduek, 32,5 euro; haurrek, 12 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!