Laura esaten zioten liburua aurkeztuko du gaur Leire Ibarguren idazleak, arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Bertan izango da, baita ere, Miren Odriozola bera ere, liburuaren protagonista dena.
Odriozolaren bizitza, oinarri
Egilearen beraren eta protagonistaren eskutik, aurkezpenean azalduko dute Miren Odriozolaren bizitza, izan ere, bera izan zen 1980ko hamarkadan Hego Ameriketako El Salvador herriko iraultzan parte hartu zuenetako bat: «guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin, gerora», azaltzen dute.
1980ko hamarkadako iraultzan parte hartu zuen Odriozolak.
Bost taldek antolatua
Euskal Herriko bilgune feminista, Udala, Kooperazio Taldea, Berdintasun Kontseilua eta Emaginek antolatu dute gaurko aurkezpena.