Kontzentrazioa gaur, erraustegiaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 8a, 02:00

Gaur hasiko dituzte Zubietan, erraustegia egiteko obrak. Eta hori dela eta, kontzentrazioak deitu ditu Erraustegiaren Kon­trako Mugimenduak, Gipuz­koa­ko herri guztietan; dene­tan arra­tsaldeko 19:00etan, eta Erraustegirik ez! Ez gure ize­nean lelopean.
Hernanin, Tilosetan jarri du­te zita, ordu horretan, kon­tzentrazio zaratatsua egiteko.

«Non egongo ote gara 35 urte barru? Nola biziko dira gure ondorengoak?»
Erraustegiaren Kontrako Mu­gi­menduak adierazi du: «ezin dugu onartu erraustegi inpo­satu bat, datozen 35 urteeta­rako, kaltetuko dituena gure osasuna, ingurumena, eta de­nona den finantza publikoa». Eta galdetu du: «non egongo ote gara 2051 urtean? 35 urte barru... Nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Nolako zerbi­tzu sozialak edukiko dituzte? Zein gaixotasun sufrituko di­tuzte? Nork eta zein dirurekin zainduko ditu gaixoak, zaha­rrak, umeak...?».
Horregatik, bat egiteko deia luzatu die gipuzkoar guztiei: «esan diezaiogun ez gipuz­koa­rren bizitzak 35 urterako hipo­te­katuko dituen erraustegiari, alferrikakoa den erraustegiari».

Asteazkenean, Lasarte-Orian
Bigarren zita bat ere jarri dute, etzi, Lasarte-Orian. Obren inau­gurazio ofiziala dela eta, kon­tzentrazioa egin­­go dute goi­ze­an, Bugati ondoan, erraustegiaren sarre­ran. Eta Maiatzaren 27an, Errausketaren Kontrako Egu­na ospatuko dute, Zubietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!