Gaztetxoekin asteburupasa, Artikutzan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 8a, 02:00

Asteburu osorako irteera antolatu du Mendiriz Mendik, aste honetan, gaztetxoentzako; familia giroan egiteko, alegia. Artikutzara joango dira, Nafa­rroan dagoen ingurune babes­tura, osti­ral arratsaldean abia­tuta: elkar­tetik bertatik ate­ra­ko dira, 18:00etan.
Eta igandera bitarte, eza­gu­tuko dituzte «bertako ba­so­ak, errekak eta natura-altxo­rra, familia giro eder batean», aurreratu dute. Horregatik, animatzeko deia luzatu dute: «natura gustuko baduzu, ani­ma zaitez!».
Azaldu dute, gainera, nahi­koa izango dela mendiko ma­te­rial arrunta, egingo dituzten ibilbideetarako. Izan ere, zail­ta­sun berezirik gabekoak izan­­go dira. Edozeinek egiteko mo­du­ko ibilbideak prestatu di­tuz­te, hain zuzen ere.

Izena emateko aukera, gaur eta ostegunean, elkartearen bulegoan
Joan nahi duenak, bi egu­ne­tan dauka apuntatzeko auke­ra: gaur bertan, edota ostegu­nean, irteeraren bezperan.
Mendiriz Mendi elkartearen bule­goan (Iturregi plaza) egin behar da, ohiko ordutegian: arratsaldeko 20:00etatik ilun­tzeko 21:00etara.
Irteerari buruz informazio gehiago jaso nahi duenak ere, bulegora azaldu besterik ez dauka, ordutegi berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!