Egun ona izan zen atzokoa, Ohorezko Mailako erregionalentzat. Hernanik 1-0 irabazi zuen Zubipen, Aloña Mendiren kontra; eta liderrak, aldiz, ezin izan zuen garaipena lortu etxean, Oiartzunen kontra. 2-1 nagusitu zitzaion talde oiartzuarra, Anaitasunari. Horri esker, aurreko asteko egoerara bueltatu dira txuri-berdeak, eta puntu bakarrera daukate Anaitasuna berriro, hiru partiduren faltan.