Emanaldi berezia izango da gaurkoa, udaletxeko arkupeetan. Eguerdiko 12:45etan hasita, bakarlari gazteei utziko die protagonismoa, Hernaniko Musika Bandak.
Zehazki, 14 bakarlari gazte izango dira, kontzertuan parte hartuko dutenak. Hamar pieza eskainiko dizkiete entzuleei, eta horietako bi, gainera, gaurko kontzertuan bertan estreinatuko dituzte: El nano de Coria, Francisco Arenalena; eta Joxe Ramon, Jose Mari Oiartzabalek idatzia, Joxe Ramon Berrondori; hain justu, Berrondok joko du pieza, Oiartzabalek berak zuzenduta.
Gainerakoak, Roberto Pachecok zuzenduko ditu, eta Musika Bandak lagundu.
BAKARLARI GAZTEAK
12:45etan, udaletxeko arkupeetan
El nano de Coria (Francisco Arenal)
Estreinaldia
Bakarlariak: Manex Zabaleta, Ane Telletxea, Joseba Korta eta Elene Lizeaga.
Txistulariak (Victor Zubizarreta)
Bakarlariak: Manex Zabaleta, Ane Telletxea, Enara Arruti eta Julen Beraza.
La pequeña Czarda (Pedro Iturralde)
Bakarlaria: Mirari Ucin.
Gabriel’s oboe (Ennio Morricone)
Bakarlaria: Bittor Karrera.
Asturias (Isaac Albeniz)
Bakarlaria: Eneko Sota.
Joxe Ramon (Jose Mari Oiartzabal)
Estreinaldia
Bakarlaria: Joxe Ramon Berrondo.
Baghira (Ferrer Ferran)
Bakarlaria: Oier Parada.
Brehme (Gorka Hermosa)
Bakarlaria: Sara Otaegi.
Concierto para trombón (Nikolai Rimsky Korsakov)
Bakarlaria: Iker Lizarza.
Somewhere over the rainbow (H. Arlen)
Bakarlaria: Oier Parada.