Markina aurreneko oztopoa gaur, Berria Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 7a, 02:00

Gaur hasiko du bere ibilbidea Hernanik, kluben arteko torneo garrantzitsuenean; Berria Txapelketan. Final zortzirenetan sartuko dira hernaniarrak, eta Markina izango dute aurrean; goizeko 11:00etan ha­sita, kiroldegiko frontoian.
Kanporaketa berdindua es­pero da, bere indarguneak eta ahulguneak baitauzka talde bakoitzak. Hernaniarrak dira faborito kadete mailan, eta markinarrak jubeniletan; na­gu­sietan, aldiz, berdinduagoa espero da partidua, eta horrek erabakiko du, seguruenik.
Xabier Salaberria eta Oihan Zugasti izango dira kadete hernaniarrak, eta Gipuzkoako txapeldunorde izan ondoren, fa­borito izango dira, Sololuze eta Azpiazuren kontra.
Alderantziz gertatzen da ju­beniletan: Garikoitz Ariz­men­­di eta Ekaitz Insausti maila onean ari diren arren, Euskal Herriko txapeldunak dira Agi­rremalloa eta Ibarloza.

Esperientzia alde, Hernanik
Beraz, litekeena da banakoarekin iristea seniorren partidura. Esperientzia haundiko bikotea osatzen dute Paul Ojuelek eta Eneko Aizpitartek, baina Albizu eta Urizar gazteak maila polita ematen ari dira. Beraz, hernaniarrak faborito izango diren arren, partidu ederra es­pero da.

Herritarrei deia, bertaratu eta pelotariak animatzeko
Txapelketaren garrantzia dela eta, taldeak deia luzatu die herritarrei, frontoira hurbildu eta Hernaniko sei pelotariak animatzeko. Azaldu dute, gainera, laster hasiko dela Herri­arteko Txapelketa ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!