Kontzentrazio zaratatsua bihar, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 7a, 02:00

Bihar hasiko dituzte Zubietan, erraustegia eraikitzeko obrak; eta hori dela eta, kontzentrazioak deitu dituzte Gipuzkoako herri guztietan, erraustegiaren kontra. Hernanin, Tilosetan egingo dute kontzentrazio zaratatsua, 19:00etan, Errausketarik ez! Ez gure izenean! lelopean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!