Urtero bezala, jaialdi gastronomikoa antolatu du Amher elkarteak, gaur eguerdirako. Plaza Berrin izango da, eguraldia ere atsegina espero delako; eta giro horretan, bi orduko bidaia gastronomikoa egingo dute, 23 herrialdetara.
Eguerdiko 12:00etan hasi eta 14:00etara arte, mundu osoko jaki eta edariak dastatzeko aukera izango dute, gerturatzen diren herritarrek.
Horrela, probatu ahal izango dituzte Argeliako bourak eta chamillak, Kubako chicharritak eta congrí arroza, Marruekoseko msemen betea, seffa eta albondigak, Paraguayko chipa, Mongoliako tsartsamg pintxoak, Ekuadorreko haize enpanadak eta guatita...
Nazioarteko zaporeen bidaian murgildu nahi duenak, gerturatu besterik ez dauka.