Argazki tailer bana eskaini du Argilun elkarteak, ikasturte honetan zehar, Hernanin eta Wukron. Haur eta gaztetxoek hartu dute parte, eta Eli Gorostegik gidatuta, argazkigintzan murgiltzeaz gain, beraien herriaren ikuspuntu propioa ere isladatu dute argazkitan.
Ba argazki horiek bilduta, erakusketa osatu du Argilun elkarteak, eta gaur eta bihar jarriko dute ikusgai Hernanin: Plaza Berrin egongo da, bi egunetan, eguerdiko 12:00etatik iluntzeko 21:00etara.
Hernaniko zortzi haur eta gaztetxok eta Wukroko hemezortzik hartu dute parte, argazki tailerrean.