Gurasoak seme-alaben heziketan inplikatzeko, ikastaroa maiatzean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 6a, 02:00

Aurten ere jarri dute mar­txan Guraso Eskola, Herna­ni­ko Udaleko Zerbitzu Sozialek. Eta maiatza eta ekai­nerako, ikastaroa antolatu du, gura­soak seme-alaben hezi­ke­tan «gehiago eta hobeto inpli­ka­tzeko». Bi taldetan ba­natu dute ikastaroa: batetik, 0-11 urte bitarteko haurren gura­so­ak; eta bestetik, 12-18 urte­ko gaztetxoen gurasoak. Guz­tiek ere, Biterin emango dute.
Aurreneko taldeak, goizez izango ditu saioak, 11:00etan hasi eta 12:30ak arte. Bost saio izango dira guztira: maiatza­ren 8an, 15ean, 22an eta 29an, eta ekainaren 5ean.
Eta bigarren taldeak, arra­tsaldetan emango du ikas­ta­roa, 15:00etatik 16:30etara. Haiek ere, bost saio izango dituzte: maiatzaren 10ean, 17an, 24an eta 31n, eta ekai­naren 7an.

Izena emateko aukera, etzi arte telefonoz
Nabarmendu dute, ikasta­ro­ak dinamika partehartzailea izango duela, gurasoekin ekin­tzak, esperimentuak eta jolasak eginez, «seme-ala­be­ki­ko harremanerako gaita­su­­nak eskuratzeko». Eskai­ni­ko dizkiete informazioa, for­ma­zioa eta aholkularitza, «se­me-alaben behar psikoa­fek­tiboei erantzuna emateko garaian lagun­ga­rri izango dituztenak», aurreratu dute.
Ikastaroan apuntatu nahi duenak, etzi arte dauka izena emateko epea. Telefonoz egin behar da: 943 55 78 54 zen­ba­kira deitu, eta Ana Goñiren­ga­tik galdetu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!