Asteburu berezia izango da, ‘Hernani’ Musika Eskolako kideentzat. Martxoan Sant Celoni herrian egon baziren hernaniarrak, hango musika eskolakoekin elkartrukea egiten, kataluniarrak etorri dira Hernanira oraingoan, bisita bueltatuz.
Atzo arratsaldean iritsi ziren herrira, 38 ikasle eta lau irakasle, eta harrera egin zieten udaletxean.
Kalejira eta kontzertua gaur, elkarrekin
Baina gaur dute egun haundia, bi musika eskoletakoek. Eguerdian, 13:00etan hasita, kalejira egingo dute elkarrekin, herrian barrena.
Eta arratsaldean, kontzertua eskainiko dute guztiek batera, Milagrosako kaperan, 17:30etan hasita.