Eskaintza berezia, irabazi asmorik gabeko elkarteei

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 6a, 02:00

Tarifa berezia izango dute aurrerantzean, irabazi asmorik gabeko elkarte eta taldeek, Kro­nikan publizitatea jartzeko ga­raian. Izan ere, %50eko deskon­tua aplikatuko die Kronikak, papereko eta www.kronika.eus webguneko publizitatean.
Izan ere, Kronika konturatu da, ez direla asko publizitatea kontratatzen duten elkarte eta taldeak; besteak beste, beraien aurrekontuarentzat tarifak ga­restiak direlako. Horregatik, tal­deen komunikazio be­ha­rre­tara egokitzea ezinbestekoa ikus­ten du Kronikak, eta beraz, haien jarduera komertzialki ere la­gun­­tzeko, pauso bat gehia­­go eman du.

Elkarteek ziurtatu beharko dute, irabazi asmorik gabekoak direla; eta parte hartu beharko dute agenda bateratuan.

Irabazi asmorik gabekoa, eta agenda bateratuko partaide
Esan bezala, %50eko deskontua aplikatuko die tarifan, pa­pereko modulokako publizitatean, publierreportajeetan, eta interneteko publizitatean.
Deskontua izateko, elkarteek ziurtatu beharko dute ira­bazi asmorik gabekoak direla, agiri baten bitartez.
Eta beste baldintza izango da, www.kronika.eus webgu­neko agenda bateratuan parte har­tzea. Bertan jakinarazi ahal izango dituzte elkarte eta taldeek, antolatzen dituzten ekitaldiak, bilerak, festak, hitzaldiak, emanaldiak...

Elkarlana sustatzea, helburu
Izan ere, harreman komer­tzia­letik harago, elkarlana ere sustatu nahi du Kronikak, eskain­tza honekin.
Jakina baita, herritarrekin eta herritarrentzat egiten dela Kronika, eta elkarlan hori fun­tsezkoa dela eguneroko jardunean, egunero egunero izango diren ekintzak zabaldu eta gertatutakoen berri emateko.
Modu berean, ekonomikoki laguntzeaz gain, eskaintza ho­rren bitartez beste laguntza bat ere eman diezaieke Kronikak, talde eta elkarteei; estrategia ko­mer­tzialak zehaztu eta pla­ni­fika­tzekoa, hain justu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!