Asteburu honetan eta hurrengoan izango dituzte jaunartzeak, haur hernaniarrek. 71 izango dira guztira.
Gaur bertan, 56 haurrek egingo dute komunioa, San Joan Bataiatzailearen parrokian; 55ek eguerdiko 12:00etan, eta beste batek arratsaldeko 19:00etan.
Datorren larunbatean, berriz, Floridan izango dira jaunartzeak, eta 13 haurrek egingo dute bertan. Eta igandean, azkenik, Ereñotzuko San Antonio elizan egingo dute komunioa, bi haurrek.