Bost partidu asteburu honetan, goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 6a, 02:00

Astebururo bezala, Umore Ona pilota elkarteko pilotariek hainbat zita izanen dituzte gaur eta bihar. Denera, bost partidu izanen dituzte: hiru gaur, eta beste bi, bihar. Arratsaldeko 16:00etan hasita, Aoizko Toki Eder pelotalekuan jokatuko dute: alebin mailan, Umore Onako Etxeberriak, Arbizuko Imazen aurka; eta jubenil mailan, Umore Onako Aizkorbe eta Arbizuko Goikoetxea izanen dira aurrez aurre. Ordu berean, Liza­rrako Remontival pilotalekuan jokatuko dute San Miguel Txapelketaren hamabigarren edizioa, Umore Onako Iturain eta Apezetxeak eta Aleko Muruak eta Gorostiagak. Bihar, 10:00etan daukate zita, Ilunpeko Astigarraga-Egigurenek Goizuetako Salaberria anaien kontra, eta Goizuetako Iturain-Apezetxeak Irurzungo Amiano-Lasoren aurka.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!