Aurreko larunbatean jokatu zuen Iker Salaberria goizuetarrak GRAVNI txapelketako finala eskuz banaka, Nafarroa ordezkatzen. Ogeta pilota plazan izan zuen zita garrantzitsua, Arabako David Uriberen kontra. Azkenean, erraz gailendu zen Salaberria goizuetarra, Uribe arabarrari 22-6 irabazita.