Erregional Preferentean matematikoki mantentzeko aukera ederra du gaur Mundarrok. Irungo Behobiaren aurka jokatuko du, 16:00etan Gal Stadiumen eta azkenaurreko jardunaldian mailari eutsi eta partidua irabazteko posibilitate haundiak ditu. Behobia azken sailkatua da eta dagoeneko maila galdu du. Mundarrok sei punturen aldea du jeitsiera postuekiko.
Dunboak irabazi beharra dauka mailari eutsi nahi baldin badio. Beraz nahiz eta ez irabazi, Mundarrok, eskura luke Erregional Preferentean mantentzea beste urte betez.
Hala ere, astigartarrak ahalik eta postu hoberena lortzen saiatuko dira. Azken jardunaldian Donostiako Roteta izango dute aurkari eta hauek azkenaurreko postuan daude. Beraz, azken bi partiduak azken bi sailkatuen aurka dira eta aukera ederra da sei puntu lortu eta hamar lehenengo postuetan sartzeko eta zapore gozoarekin amaitzeko. Horretarako lehendabizi gaurko partidua irabazi behar da Behobiaren kontra. Eta gero pentsatzen hasi azken partiduan.
Zarkumendegin, futbola ikusgai gaur
Nahiz eta lehen taldeak kanpoan jokatu, Zarkumendegin ez da futbola faltako. Ohorezko Jubenilek Vasconiaren aurka jokatuko dute gaur, 16:00etan, beste hiru punturen bila. Hirugarren postua zihurtatu dezakete irabazi ezkero. Bi jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko. Partidua amaitu eta gero Erregional Lehenengo Mailako taldeak hartuko du erreleboa, 18:00etan, Kopako fasean. Iluari du aurkari azken partidu honetan.