Pelota eskolaren txapelketa, frontoian

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 6a, 02:00

Gaurtik aurrera, eta datozen zazpi astetan, 24 pelotari alebinek eta beste hainbeste infantilek hartuko dute parte Hernaniko Pelota Eskolaren Txapelketan. Gaur emango zaio hasiera, arratsaldeko 15:00etan, kiroldegiko frontoian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!