Aurreko larunbatean jokatu ziren Euskal Selekzioko Sub16 eta Sub18 taldeetako partiduak Aieteko Bera Berako zelaian, eta horien artean izan ziren zortzi hernaniar: Aristimuño, Lucas, Aduriz eta Orobio, Sub16arekin; eta Elorza, Bravo, Semper eta Ariceta, Sub18koarekin. Bi taldeek Akitania izan zuten aurkari: Sub 16koek 25-24 garaitu zuten, eta Sub18koek, 27-14.