Gero eta gertuago dago udara, eta horrekin batera, hastear da Urumea bailaran herriko eta auzoetako festen garaia. Goizuetako Txino auzoko fiestak dira aurrenetakoak. Atzo hasi ziren ekintzak, eta gaur izanen da egun haundia.
Txino auzoa eta Goizueta, sokatiran aurrez aurre.
Sokatira, nobedadea
Haurren krosa izanen da herria girotzen hasteaz arduratuko dena. 11:00etan izanen da lasterketa, eta hori bukatuta, eginen dute txupinazo ofiziala, dragoiaren irteerarekin.
Segidan izanen da aurtengo nobedadea: Txino auzoa eta Goizuetako herria aurrez aurre arituko dira sokatiran.
Bazkaria eginen dute gero, 14:30ak aldera, goiko frontoian, eta bazkalostean, break dance ikuskizunak musikatuko du auzoa. Trikitilariek eginen diote segida, eta fiestak bukatzeko, gauez musikak jarraituko du bajeran.