Inaxi Mugika eta Moises Berra omenduko dituzte Gure Izarran

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 6a, 02:00

maiatzaren 15a da San Isidro eguna, astelehena, eta urtero bezala, baserritarren omenezko festa ospatuko du­te Astigarragan Foru Plazan, batetik, eta Zamalbide Bentak auzoan, bestetik.
Auzoan, gainera, hiru eguneko programa osatu dute, da­torren asteburuan, eta hu­rren­go astelehenean. Horrela, egun bana eskainiko diete haur eta gazteei, erretiratuei eta baserritarrei.
Batean zein bestean, ohiko ekintzak ez dira faltatuko: idi demak, prozesioa eta meza, bertsolariak, bazkariak... 
Astigarragan Goldea Herri Kirol Batzordeak antolatzen ditu Foru Plazako ekitaldiak Udaletxearen babesarekin.
Aurten Inaxi Mugika Tolo­sa eta Moises Berra Urresti baserritarrak omenduko dira. Inaxi, Martzine baserriko da eta Moises, Iriarte baserrikoa. 
 Foru Plazan egitaraua ondorengoa da: 09:30etan Xapre trikitilariak; 10:00etan, prozesioa, meza eta ondoren, hamaiketakoa Gure Izarra elkartean. 12:30­etan, idi de­mak: Loiu­ko I. Aurre­koe­txea eta Mun­giako I. Lopategiren idi pareak elkarren aurka 3.298 kiloko harriarekin pisu librean eta 30 minututan. 
14:30etan, bazkaria eta Inaxi Mujika Tolosa (Mar­tzine) eta Moises Berra Urresti (Iriarte) baserritarrei omenaldia Gure Izarra elkartean. Goizean, Astigarragako Iriarte eta Martzine baserrietako animalien eta barazkien erakusketa eta egunean zehar, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.

Zamalbide-Benta auzoko San Isidroak
Zamalbide-Benta auzoan, haur eta gazteen eguna maia­tzaren 13an, larunbatean, os­pa­tuko da: 10:00etan, txupinazoa eta ondoren, jolasak, puzgarriak eta tailerrak; 13:30­etan, haur bazkaria; 15:30etan, Pello Añorga ipuin-kontalaria; 16:00etan, mus txapelketa; 16:30­etan, apar-festa edo tailerrak, eguraldiaren arabera; 18:00etan, txokolate-jatea; 20:30­­etan, afari herrikoia (25 euro), eta Txikiren bakarrizketak.
Maiatzaren 14ean, igandean, Zamalbide-Benta auzoan, erre­ti­ratuen eguna ospatuko da: 10:00etan meza; 11:00etan, Angel Mª Peñagarikano, Maia­len Akizu eta Xamoa bertsolariak, eta salda eliz-atarian; 12:00etan auzoko 2. Pala txapelketako finala; 14:00etan erre­tiratuen omenezko bertso-bazkaria, eta 18:00etan, herri kirol jaialdia (sarrera, doan).

San Isidro eguna, baserritarren eguna
San Isidro egunean bertan Zamalbide-Bentako auzo el­kar­­teak antolatuta ondorengo ekintzak antolatu dira: 10:45­etan, prozesioa elizaren inguruan, eta 11:00etan, meza; 11:45etan, bertsolariak (Mai­alen Akizu eta Xamoa), eta salda eliz-atarian; 14:00etan, lagunarteko bazkaria Auzolan elkartean; 18:00e­tan, idi probak, Intziñarte, Matxain eta Abu­ruza 2.000 kiloko harriarekin. Sarrera, doan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!