ASTIGARRAGA akordio gai izan da aste honetan EAJk eta alderdi popularraren Espainiako Gobernuak adostu dituzten Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan. Astigarragan tren geltokia eraikitzea adostu dute. Bere kostua 4,7 milioi eurokoa izango da. Gaur egun Astigarragan ez dago geltokirik eta trenak Hernanitik zuzenean Martutenera joaten dira. Geltoki honekin Astigarragan ere edukiko lukete aldiriko trenek geldialdia.
Abiadura Haundiko Trenaren lanak Astigarraga eta Lezo artean, 2021ean hasiko dira
Euskal Y'ak ere eragin zuzena izango du Astigarragan. 2023an martxan egon dadin, beharrezkoak diren inbertsioak egin eta epeak betetzeko konpromisoa hartu du Rajoyren gobernuak. Hala, 3.380 milioi euro bideratuko ditu proiektura. Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartearen lanak 2021ean hasiko dira.
Hirugarren trenbidearen lanak hasi dira aurretik
Madrilgo Gobernua eta Gasteizko Gobernuaren artean ere 2017an egon dira akordioak. Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomia, Garapen eta Azpiegituretako sailburua eta Iñigo Lopez de la Serna Espainiako Sustapen ministroa otsailean elkartu ziren azkenengoz eta adostu zuten Astigarraga eta Irun arteko hirugarren trenbideko lanak hastea.
2019ko uda baino lehenago amaituta egotea arteko hirugarren trenbidea amaituta egon liteke eta horrek AHTa Donostiaraino heltzea ahalbidetuko luke. De la Sernak nabarmendu zuen "handinahiko proiektua" zela hirugarren trenbidearena, modua emango baitu Euskal Y-a eta Frantziako trenbide sarea lotzeko.