Hernaniko Judo taldea zorioneko dago, bi partaide Espainiako Txapelketan parte hartzen ari baitira atzotik: Intza Etxeberria kadete mailan, eta Xabat Lopez, infantil mailan. Valentzian dira dagoeneko, eta gaur izango dute bigarren jardunaldia.
Hernaniarrak, bihar arratsaldetik
Txapelketa atzo hasi bazen ere, bihar egingo dute debuta bi hernaniarrek. Goizean, Etxeberriaren txanda izango da: «kadete mailako lehen urtea izanik, oso zaila du postu on bat lortzea, baina bere helburua Euskadiko txapeldun izatea zen, beraz, lasai joango da», azaldu du klubak.
Lopez, aldiz, arratsaldean lehiatuko da, 16;00etatik aurrera: «bai Euskadiko eta Gipuzkoako lehiaketetan nola ibili den ikusi ondoren eta infantil mailako bigarren urtekoa dela kontuan izanda, esango genuke aukera asko dituela lehenengo postuetako batean sartzeko», diote.
Dena den, aurreikuspenak egiteko judoa ez da kirol erraza, beraz, ikusi egin beharko da zer-nolako harrera duten hernaniarrek Valentzian.
Etxekoen eta taldekideen animorik ez zaie faltako, behintzat!