Ongi etorri Astigarragara harrera egin zitzaien etorri berriei pasa den ostegunean. Herriko eskola ezagutarazteko aukera izan zuten eta Zorione Etxezarraga alkateak udaletxean egin zien harrera. Ongi etorria eta herriaren inguruko solasaldia izan zen.