‘Inaxiren istorioak’ ikuskizuna eskainiko da gaur sagastian

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 6a, 02:00

SAGASTIEN LORALDIA ospatzeko udaberri festa ospatuko da Sagardoetxean, gaur bi jarduera nagusirekin. 12:00etatik 13:30etara Loreekin egindako bitxigintza tailerra antolatu da. Loreekin eskumuturrekoak egiteko familientzako tailerra ospatuko da Idoia Lizeaga bitxigilearen eskutik. Jarduera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa zen. 943 550 575 telefonora deitu behar da. Oraindik aukera egon daiteke parte hartzeko.
Arratsaldean berriz, 17:00­etan, Inaxiren istorioak ikuskizuna sagastian ikusi ahal izango da. Antzerkia, musika nahiz dantza uztartuko ditu. Ikuskizun honetan Astiga­rragako hainbat talde kulturaletako haurrek parte hartuko dute: Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarragako Antzerki Eskola eta Astigar E.O.E.ko dantzariak.

Eguraldi txarrarekin ikastolako patioan 
Eguraldi txarra eginez gero, ikuskizuna ikastolako patio­an ospatuko da. Antolatutako ekimenen artean ere, azpimarratzekoak dira udaberriko Sagardo­etxe­ako bisitak. 
Garai honetan polinizazioaren inguruko a­zal­­penak ematen dira sagardoetxe museoan eta bisi­tariek loretan dauden sa­ga­rron­doek eskain­tzen du­ten paisaiaz gozatzeko aukera izaten dute, naturarekin kontaktuan.

Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Sagardoetxean eta arra­tsaldean zehar, 16:00etatik 19:30etara bitartean, Sagardo­etxeako baratzako eta sagas­tiko lanak egingo dira famili­ekin, besteak beste: landa­ketak, belar txorrokoak, txorimaloak, txorientzako kaiolak... Aurten, ospakizuna aste guztira zabalduko da eta Sagardoetxeako baratza lan­tzen lemapean, lan ezber­dinak egingo dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!