Laugarren urtez, Astigarragako Herri Eskolako eta musika eskolako guraso eta irakasleek Bapo kantari kantu afaria antolatu dute. Petritegi sagardotegian afalduko dute, eta kantuak eta bertsoak uztartuko dituzte. Ostiralean, maiatzaren 12an, izango da, Petritegin, 20:00etan. Afarirako txartelak salgai daude sagardotegian bertan: 943 457 188 edo 943 472 208.