Eskola Kirolaren egutegiaren barruan, beste zita bat daukate gaur alebin eta infantil mailako txirrindulari hernaniarrek. Irunen jokatuko dute Gipuzkoako Erlojupeko Txapelketa, oraingo honetan, taldeka. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da lasterketa Irungo Letxunborro ibilbidetik, baina Hernanin jarri dute zita bertakoek, elkarrekin joateko: Transpacarretik abiatuko dira, eguerdiko 14:30etan.