Bolatokia, Pagoagako iturria eta markesina, prest

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 6a, 02:00

Urte hasierarekin batera, da­goeneko prest daude aben­­duko auzo batzarrean Auzo Udalak hitz-emandako la­nak: Fagollagan markesina jartzea, bolatokiaren konponketa, eta Pagoagako iturrian aska berria jartzea.

Fagollagako markesina, auzotarrek eskatuta
Ereñotzuarrek hala eskatuta, autobus-geltokia jarri be­rri du Auzo Udalak Fagolla­gan; auzogunearen erdialdean jarri dute, hain zuzen, zubitik gertu eta Hernani­rako norabidean: «Ereñotzu au­zoan zehar bi autobus li­nea arrunt ibiltzen dira, bai­ta eskoletako garraio zerbitzukoa ere», azaldu dute. Ho­rre­gatik, «bi linea nagusienek egiten zuten geldiuneen er­dian» jarri dute.
Horretarako egindako la­nak izan dira: «zolata eraiki­tzea, markesina bera jartzea eta argiztatzea».  Dena den, azken xehetasuna falta dela azaldu dute, izan ere, «Foru Aldundiak geltokia seinaleztatzea eskatu du».
Lanak, denera, 7.500 eu­ro­ko kostua izan du.
Bolatokia, konponduta
Auzoko bolatokian ere, hainbat lan egin dituzte, teilatua eta egurrezko egituraren hain­bat atal egoera txarrean zeudelako. Horrela, bada, egindako lana da: «zutabeen oinarriak ordezkatu, habexken zati ustelduak ordezkatu, teilatuaren egitura in­dar­tu ostikoak jarrita, eta teilak eta ur-isurbide berriak jarri». Hori egin aurretik, gainera, «inguruan zeuden platanondoak eta zuhaitzak kimatu dira», azaldu du Auzo Udalak.
Horrez gain, «tokako tiralekua ere berritu da, hhezetasunak egindako kalteak zirela eta, zaharberritzea behar baitzuen». Bestalde, kanpoaldera ematen zuen iturria, kanpoko iturri publiko ba­ten­gatik ordezkatzeko as­moa dute. Hori guztiak, 30.000 eu­roko kostua izan du.

Iturriak, aska berria
Pagoagako iturriko aska be­rri­tzea izan da Auzo Udalak egindako hirugarren lana. 600 euroren truke, harrizko pieza bakar batez egindako as­ka jarri dute: «jende asko joaten da, orain ere, aspaldiko ohiturari jarraituz, iturri ho­netara ura hartzera eta auzotarren laguntzari esker, ur emaria eta iturria bera kontserbatzeko ahaleginak merezi izan du», onartu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!