Ate irekiak, ekainaren 2 eta 3an

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 6a, 02:00

Atletismoa gazteei gerturatzeko asmoa dauka CD Hernaniko atletismo sailak, eta horretarako, kirolaren nondik norakoak erakusteko saioak antolatu dituzte. Hortaz, ekainaren 2 eta 3an, ate irekien saioak egingo dituzte atletismoko pistan, 9 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat. 

Bi egun eta ordu, aukeran
Bi saio egingo dituzte beraz, nahi duenak, nahi duenean, agertzeko: ekainaren 2koa, ostiralekoa, arratsaldeko 18:00etan izango da; ekainaren 3koa, la­runbatekoa, aldiz, goizez izango da, 11:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!