Egun berezia izango da gaurkoa Ur Mia elkarteko kideentzat. Orduan izango dira, hain zuzen, urteko afaria eta mus txapelketaren finala.
Otxotorena-Armendariz eta Unai-Mikel, finalean
Apirilaren 3an hasi zen Ur Miako mus txapelketa, eta astero izan dira partiduak, bikoteka.
Gaur borobilduko dute txapelketa, bi bikoteren arteko finalean: Otxotorena-Armendarizek, eta Unai-Mikelek jokatuko dute txapelaren bila.
Orduan erabakiko dira, baita ere, hirugarren eta laugarren postua, Iñaki-Borda eta Joxe-Arnaitz bikoteen arteko partiduan. yy