Ereñotzuarrak dagoeneko hasi dira aurtengo San Antonio jaiak prestatzen, eta lan horretan, kartel lehiaketa daukate martxan; datorren ostiralera arte, hilaren 12ra arte, dago aukera proposamenak aurkezteko.
Hainbat baldintza, kartelek
Kultur etxean aurkeztu beharko dira proposamenak. Baldintza hauek bete behar dituzte: 12 zentimetro zabal eta 32ko altuera; paperean edo digitalean egotea; eta San Antonio Jaiak 2017 eta Ereñotzu hitzak azaltzea.