44 urteko kartzela zigorra, Aginagalde eta Larretxeari

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 5a, 02:00

44 urteko kartzela zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak, Beinat Agina­gal­de eta Joanes Larretxea hernaniarrei, Inazio Uria enpresariaren hilketa egotzita.
Zehazki, hilketa terrorista, atxiloketa ilegal terrorista, auto baten lapurreta helburu terroristarekin, eta kalte te­rro­­ristak eragiteagatik kondenatu ditu auzitegiak.
Auzitegiak dio, zalantzarik ez dagoela, ETAko Ezuste ko­mandoak eragin zuela Uria­ren herio­tza, 2008ko abendu­aren 3an; eta komando horretan, Larretxea eta Aginagaldek hartzen zutela parte.
Bestalde, Uriaren alargunari eta se­me-alabei 400.000 euroko kal­­te ordaina ordaindu beharko diete kondenatuek, epaiaren arabera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!