Sant Celoni herritik bisitan, musikariak

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 5a, 02:00

Gaur iritsiko dira Sant Celoni herriko musika eskolako ki­de­ak, Hernanira. Martxoan izan ziren Kataluniako herri­an, ‘Hernani’ Musika Esko­la­ko hainbat talde, elkartrukea eginez, eta bisita bueltatuko diete haiek, asteburu honetan: «beraien harrera ezin hobea izan zen, eta espero dugu gure aldetik berdina izatea, asteburu honetan beraiek etor­tzen direnean», azaldu dute musika eskolatik.

Kalejira bihar eguerdian, eta kontzertua arratsaldean
Gaur arratsaldeko 19:00etan egingo diete ongietorria, udaletxean. Eta biharkoa izango dute egun haundia: eguerdiko 13:00etan hasita, kalejira bat egingo dute herrian zehar, guztiek elkarrekin.
Eta arratsaldean eskainiko dute kontzertua, bi musika eskoletako musikariek, Mila­gro­sako kaperan. Arratsal­de­ko 17:30etan izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!