«Aurrekontu hitzarmena bete dadin egingo dugu lan, bi urte hauetan»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 5a, 02:00

Aurreko ostiralean egin zuen informazio eta kontu-emate batzarra, Orain Hernanik; eta bertan azaldu zizkieten herritarrei, udal taldeak eta Herna­ni­ko Podemos-Ahal Duguko ki­deek azkeneko bi urteotan egindako lanak; eta baita lege­gintzaldiari geratzen zaizkion bi urteetarako erronkak.
«Orain arte, gure posizio minoritariotik, tokatu zaigu mahai gainean jartzea gai interesgarriak, eta aurkeztea he­rri­ko bizilagun-kolektiboen pro­posamenak. Udaletxean lan egitea, armiarma sarea bezalakoa da», azaldu zuten.
Eta adierazi zuten: «lotu egiten zaitu hainbeste bilera, burokrazia eta paper edu­ki­tze­ak, baina ez dugu he­rri­ta­rren gertutasunetik urrun­­du nahi». Izan ere, uste dute herritarrek jakin behar dutela, zer egiten ari diren beraien ordezkariak: «batzar hau, inongo zalantzarik gabe, higiene demokratikoaren beste erakustaldi bat da. Horrelako ekintzak behar dira, erakunde publikoetan gardentasun haundiagoa lor­tzeko».

«Ukondoz ukondo egin nahi dugu lan herriko elkarteekin»
Aurrera begira, azaldu zuten lan egingo dutela «aurrekontu hitzarmena bete dadin. Propo­samenak aurkeztuko ditugu bitartekaritza, kirola eta turismoarekin lotuta, eta presiona­tuko dugu herriak dituen ara­u­ak errespeta daitezen».
Txotx denboraldiaren balorazioa ere egin zuten: «gauza bat da sagardotegi barruan gertatzen dena, eta bestea ka­leetan gertatzen dena. Ez zaigu gustatzen Hernanin sortu den modelo soziala. Gure kaleetan gertatzen dena ez da kultura. Arazoa ez da Kaxkoko bizilagu­nena bakarrik, eta beraz, Her­na­ni guztia parte den herritar-foro bat sortu behar dugu».
Eta azkenik, eskerrak eman zizkien herriko talde sozialei: «elkarte askorekin bilerak egin ditugu, beraien beharrak ezagutzeko, baina ez dugu anekdota bezala utzi nahi. Ukondoz ukondo egin nahi dugu lan beraiekin», adierazi dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!