Hiru zita izango ditu asteburuan, maiatzeko kultur agendak: elkartrukeko kontzertua eskainiko du Hernani Musika Eskolak, Sant Celonikoarekin batera, bihar; eta igandean, bakarlari gazteen kontzertua antolatu du Hernaniko Musika Bandak, eta gastronomia jaialdia Amherrek.
Eta asteburuan bezala, hilabete osoan zehar ere, makina bat kontzertu izango dira; besteak beste, Txalaparta Festak pilatuko dituenak, Kantuz Egunean abesbatzak eskainiko duena, edota Aritz Ostolaza saxojolearena.
Lau erakusketa, maiatzean
Eta kontzertuak bezala, asko izango dira erakusketak ere, hilabete honetan. Urtero bezala, bide heziketarekin lotutako marrazkien erakusketa jarriko dute, astelehenetik aurrera; eta hilabete bukaeran, Biteriko tailerretako ikasleen lanena, eta eskoletako haurrek ingurumenari buruz egindako lanena.
Carmen Ibañez artistaren lanak ere egongo dira ikusgai.
San Isidro Jaia, eta Erdi Aroko Azoka
Eta urteroko beste bi zita ere izango dira, maiatzean. San Isidro Jaia ospatuko dute hilaren 15ean, baserritarren omenez. Eta Erdi Aroko Azoka jarriko dute kaxkoan zehar, maiatzaren 26tik 28ra, Hernani Errotzenek antolatuta.
MAIATZEKO AGENDA
8-15 Zilegi Eskola: Plaza dantzak. Uxuri Irastorzaren eskutik, euskeraz. 09:15-11:15 eta 14:30-16:30, Biterin. AEKk antolatuta.
7 Kultura anitzeko dastatze gastronomikoa, Amherrek antolatuta. 12:00etan, Plaza Berrin.
7 Kontzertua: Hernaniko Musika Banda eta bakarlari gazteak. 12:45etan, udaletxeko arkupeetan.
13 Bigarren Eskuko Azoka. 10:30etatik 13:30etara, Urbietan kalean edo Atsegindegin.
13 Kalez Kale Kantari. 12:00etan, Plaza Berritik abiatuta
13 Erromeria. 18:30etan, Plaza Berrin edo Atsegindegin.
14 Helduen antzerkia: Putinen guardasola, Xentimorik gabe antzerki taldearen eskutik, euskeraz. 19:00etan, Milagrosa kaperan.
15 San Isidro Jaia.
18, 19, 20 XXXI. Txalaparta Festa. Hernani Musika Eskolak eta Ttakun Ttan Ttakun taldeak antolatuta.
26, 27, 28 Erdi Aroko Azoka. Hernani Errotzenek antolatuta.
27 Kantuz Eguna. 20:00etan, Milagrosa kaperan.
28 Kontzertua: Hernani Musika Eskolako txistulariak. 12:30etan, udaletxeko arkupeetan.
31 Ipuin kontaketa, Amaia Puinen eskutik. Plaza mugatuak: 40 haur gurasoekin. 4-6 urteko haurrentzat. 17:30etan, Biterin.
Hernani’n Musik
26 Aritz Ostolaza Basurto saxojolea. 20:00etan, Milagrosa kaperan.
‘Hernani’ Musika Eskolako ikasleen kontzertuak
6 Sant Celoniko Musika Eskolarekin elkartruke kontzertua. 19:00etan, Milagrosa kaperan.
16 Soinu tresnen aurkezpen kulturala. 18:00etan, Biterin.
24 Teklatu kontzertua. 18:00etan, Biterin.
24, 25 Akordeoi kontzertua. 17:30etan, Milagrosa kaperan.
Literatur solasaldiak
9 Esperando noticias, Kate Atkinson. Amaia Garciak gidatuta, gaztelaniaz. 19:30etan, Udal Liburutegian.
16 Maleta, Sergei Dovlátov.
Ane Mayozek gidatuta, euskeraz. 19:30etan, Udal Liburutegian.
ERAKUSKETAK
8-12 Bide Heziketa: XI. Marrazki Erakusketa. Udaltzaingoak antolatuta. Biterin.
16-26 Hainbat arte diziplina. Carmen Ibañezen lanak. Biterin.
29-ekainak 2 Biteriko tailerretako haurren lanen erakusketa. Biterin.
29-ekainak 2 Eskoletako haurrek ingurumenari buruz egindako lanen erakusketa. Biterin.