Sagar Martxa egin zuten igandean, 45 bat herritarrek. Plazan elkartu, eta mendi buelta egin zuten denek, Mendiriz Mendik gidatuta, eta eguraldia lagun. Eta ibilaldia borobiltzeko, Akarregi sagardotegira gerturatu ziren, bertan gosari edo hamaiketakoa egiteko.